Ekitaldi-egoitzak

Bilera egoitzak

Donostiako Convention Bureauk ekitaldi profesionalak antolatzeko egoitza nabarmenen hautaketa aurkezten du. Hiriguneko espazio bereziak zein itsasertzaren aurrean dauden leku enblematikoak barne, behar guztietara egokitutako aukera moldakorrak eskaintzen ditu.

Palacio de congresos - Auditorio Kursaal

Kursaal kongresu jauregi eta auditorioa

Kursaal jauregia hiriaren bihotzean dago, itsasoaren aurrean. Rafael Moneok diseinatutako eraikin abangoardista da, eta Europako eraikin onenaren Mies van der Rohe saria irabazi zuen 2001ean.
Teatro Victoria Eugenia

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia antzokia hiriaren erdi-erdian dago, eta Donostiako eraikinik bereizgarrienetako bat da.
Recinto Ferial Ficoba

Ficoba Erakustazoka

Donostiatik kilometro gutxira dago Ficoba, eta arretaz diseinatutako abangoardiako azpiegitura du, erabilera anitzetarako
Estadio Real Sociedad

Real Sociedad Estadioa

Futboleko lehen mailako partidetaz gain, ezaguna da diziplina anitzeko estadioa izateagatik, bertan hainbat jarduera egitea ahalbidetzeagatik.
Palacio Miramar

Miramar jauregia

Miramar Jauregia eraikin enblematikoa eta berezia da, eta Kontxako badiaren aurrean dago.
Basque Culinary Center

Basque Culinary Center

Hiriaren goialdean dago Basque Culinary Center, naturaingurune batean, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen barruan.
Olarain

Olarain

Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean dago Olarain, Ondarretako hondartzatik 500 metrora soilik.
Camara de Gipuzkoa

Gipuzkoako Bazkundea

Erabilera anitzeko gune abangoardista hau bat dator haren barnean garatzen den aurrerapen ekonomikoarekin.
Aquarium

Aquarium

Aquariumeko Auditoriuma leku paregabea izan daiteke bilerak edo kongresuak egiteko, bai informalak bai itsasoarekin, naturarekin edo urarekin lotura estua dutenak.
Tabakalera

Tabakalera

Tabakalera 2003ra arte tabako-lantegi bat izan zen, eta 2015ean ateak berriro ireki zituen Kulturaren Nazioarteko Garaikide Zentro gisa.
Urumea Eventos

Urumea Eventos

Gipuzkoako Mediku Elkargo Ofizialak auditorio handi bat eta areto polibalente desberdinak ditu, eta enpresek eta profesionalek alokatu ditzakete Donostiako erdigunean ekitaldi mota guztietarako.

Ekitaldietarako egoitza gehiago

Zure ekitaldirako beste aukera batzuk ezagutu eta zure beharrizanetara ondoen egokitzen den espazioa aurkitu.