Hautatu ezaugarriak eta jaso proposamen pertsonalizatua
Ez da emaitzarik aurkitu
Idatzi berriak, tokiak eta gehiago bilatzeko…
WhatsApp
Email
Oficina de Turismo
Boulevard, 8 – 20003
Apirila kongresu-jardueraz beterik dator Donostian. Hainbat ekitaldi profesional egingo diren arren, Donostia Turismoa eta bere Convention Bureau-k nazioarteko hiru kongresu nabarmendu nahi dituzte, bai parte-hartzaileak mundu osoko aditu eta ordezkariak direlako, bai haien gaikako eraginagatik eta tokiko antolatzaileekin izandako lankidetza estuagatik. Ekitaldi horiek Donostiaren posizionamendua indartuko dute MICE sektoreko nazioarteko helmuga gisa.
Mondragon Unibertsitatearen ekimenez irabazitako hautagaitzari esker, Donostiak hartuko du EU4Dual aliantzaren urteko biltzarra. “Greener Visions, Brighter Futures” lemapean, ekitaldia Galarretako Campusean egingo da (Donostia), eta bigarren eguna Bidarten (ESTIA Teknologia Institutuan).
200 lagun inguruk parte hartuko dute, eta gai nagusiak izango dira ekonomia berdea eta lanaren etorkizuna, betiere hezkuntza dualaren ikuspegitik.
Informazio gehiago: EU4DUAL 2025
Leaders of Design Association-ek bere urteroko konferentzia Donostian egingo du, eta 150 parte-hartzaile bilduko dira Hotel María Cristina eta Tabakalera bezalako gune inspiratzaileetan.
Spanish Heritage-ek antolatua, kongresua ICCA erakundean erregistratuta dago, eta horrek Donostiaren nazioarteko kongresu helmuga gisa duen garrantzia indartzen du.
Informazio gehiago: Leaders of Design 2025
Kursaal-en egingo da AI4AM 2025 kongresua, adimen artifizialaren aplikazioari buruzkoa materialaren zientzian eta fabrikazio aurreratuan. Phantoms Foundation, DIPC, IFIM eta ICN2 erakundeek antolatuta, kongresuak diziplina anitzeko ikuspegia izango du.
Informazio gehiago: AI4AM 2025