Informazio praktikoa

Donde la excelencia se encuentra con la belleza

San Sebastián – Donostia en euskera, es una ciudad cosmopolita destacada por su gastronomía, playas y arquitectura, que ofrece una experiencia única y servicios de calidad.

Moneta

Euroa, Europar Batasun osoan komuna den dibisa.

Klima

Klima epela, tenperatura epelak, hezetasun handia, sarri lainotuta egon ohi da eta euriak urte osoan banaketa erregularra du.

Ordu-zona

GMT + 1 (Paris).

Sare elektrikoa

Donostian, ohiko tentsioa 230 V-koa da. Maiztasuna, berriz, 50 Hz-koa. Larakoak eta entxufeak F motakoak dira

Osasun-laguntza

Hospital Donostia eta Policlinica Gipuzkoa – Grupo Quirón Salud

Ura

Txorrotako ura edatekoa da, oso kalitate onekoa.

Telefonoa, mugikorraren erabilera

Ez da roamingari lotutako kargurik Europar Batasunean. Estatu-kide bateko SIM txartela dutenek inolako gehigarririk ordaindu gabe erabil dezakete telefonoa beste estatu-kide batera deiak egiteko eta SMS mezuak bidaltzeko. Horiez gain, Internet mugikorreko konexioa ere izango dute.

Wifi


Wifi
irekia bileretarako espazio eta leku gehienetan. Kanpoan, erabilgarri dago lorategi, pasealeku, parke, azoka, plaza, autobus-geltoki eta abarretan.

Bankuak eta eskudirua

180 banku-bulego baino gehiago zabalik astelehenetik ostiralera, goizez. Kutxazain automatikoen sare zabalak 24 ordutan erabilgarri, edozein unetan eskudirua izateko.

Truke-etxea

 Navinet truke-etxea (Narrika kalea, 12). Astelehenetik igandera, 10: 00etatik 22: 00etara (Amerikako dolarrak eta libera esterlinak soilik aldatuko dira)
Global Exchange truke-etxea (Boulevard Zumardia, 6)
. Astelehenetik igandera, 09: 00etatik 22: 00etara (atzerriko 70 txanpon baino gehiago)
Eurochange truke-etxea (Ijentea kalea, 4). 
Astelehenetik igandera zabalik, 09: 00etatik 21: 00etara (Diru-aldaketa aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik egiten da, eta gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da)
Quickgold Donostiako truke-etxea (Boulevard zumarkalea, 21) 
Astelehenetik ostiralera 09: 00etatik 21: 00etara eta larunbatetan 9: 00etatik 15: 00etara. (20 dibisa baino gehiago erabilgarri)

Taxiak

Taxiek ematen dute bankuko txartelarekin ordaintzeko aukera, baina aurrez galdetzea komeni da ea zerbitzu hori eskaintzen ote duten.

Turismo-zergak

Ez dago turismo-zergarik.

Todo lo que necesitas para tu visita