Laguntzen dizugu

Pizgarriak

Donostia / San Sebastián esperientzia ahaztezinezkoak eskaintzen ditu pizgarri-programetarako, ingurune natural paregabea, gastronomia bikaina eta kultura berezi eta benetakoa uztartuz.

Hemen, elkarbanatutako momentu bakoitzak esanahi berezia du. Arima atsegina duen hirian, kuadrillaren espiritua —adiskidetasuna, konplizitatea eta taldean gozatzeko grinak— sentitzen da paseo bakoitzean, bazkari bakoitzean eta elkarbanatutako esperientzia guztietan.
Recogiendo manzanas para hacer sidra
Donostia da pizgarri-programak diseinatzeko eszenatoki ezin hobea, taldeak motibatzeko, aitortzeko eta indartzeko. Ingurune natural paregabean kanpo-jardueretatik hasi, gastronomia esperientziak edo proposamen kultural esklusiboetara, hiriak modu amaigabeak eskaintzen ditu pertsonak elkartzeko, esperientzia autentikoen bidez.