Antolatu zure ekitaldia

Shopping

Erosketak egitea oso atsegina da. Eta, gainera, eskaintza komertzial estimulatzailea baduzu, arlo tradizionalena berritzaileenarekin uztartzen duena, emozioa bermatuta egongo da.

Hombre comprando en la sombrería Ponsol
Erosketak egitea oso atsegina da. Eta, gainera, eskaintza komertzial estimulatzailea baduzu, arlo tradizionalena berritzaileenarekin uztartzen duena, emozioa bermatuta egongo da.
Alde batetik , Donostiak merkataritza tradizionalaren oinarria mantentzen jakin du; betiko produktuak betiko kalitatearekin eskaintzen dituzten establezimenduen eskaintza zabala da.
Donostiako merkataritza-kalitatea gure erakusleihoetan ikus daiteke
Aldi berean, ordea, eskaintza komertzialean ere ikus daitekeen ukitu dotorea eta gailena ere badu. Oso denda sofistikatuak, lokal alternatiboak eta marka nagusien dendak topatuko ditugu. Eta oso hiri handia ez denez, merkataritza pilatuago dago eta erosketak egitea erosoagoa da. Horrek guztiak oparitzeko eta zure buruari oparitzeko ideien erakusleiho bikaina osatzen du.
Donostian erosketak egiteko behar duzun guztia

Ezagutu San Sebastián Shops, Donostiako merkatarien elkarteek osatutako merkataritza-plataforma.