Antolatu zure ekitaldia

Ostatuak

Donostiako hotelen artean, bost izarreko establezimenduak eta aukera moderno eta irisgarriak ditugu, ekitaldi mota bakoitzerako espazio aproposa eskainiz. Hiriko hotelek dotorezia, zerbitzu kalitate handia eta xehetasunei arreta nabarmena dute, esperientzia eroso eta ahaztezina bermatzeko.

Hiriak 64 hotel ditu, Alde Zaharretik oinez 30 minutu baino gutxiagora daudenak, esperientzia eroso eta irisgarri bat izateko aukera emanez. Guztira, 3.000 baino gehiagoko logela daude hirigunetako establezimenduetan, hiri bizia eta biztanleen ongizatea kontuan duen hiria eta bileren helmuga erreferentea orekatzeko.

Hotelen eskaintzaren %65 lau eta bost izarreko hotelen esku dago, zerbitzuaren bikaintasunagatik eta instalazio modernoengatik nabarmentzen direnak. Gainera, Donostiako hotel sektorea ingurumen, gizarte eta kultura-jasangarritasunarekiko konpromiso sendoa du, kudeaketa arduratsurako nazioarteko, Europako, eskualdeko eta tokiko arauak aplikatuz, eta Zero Plastik bezalako programetan modu aktiboan parte hartuz.

Aurki ezazu zure ostatu

Busca el establecimiento ideal según tus necesidades

THE SOCIAL HUB SAN SEBASTIAN

THE SOCIAL HUB SAN SEBASTIAN

The Social Hub Donostia hotel bat baino askoz gehiago da, konektatu eta ondo pasa nahi dutenentzako topagunea da. Gimnasioa, aparkalekua, jatetxea, igerilekua, rooftop-a, aretoak, coworking gunea eta bizikletak ditu.
NOBU HOTEL SAN SEBASTIÁN

NOBU HOTEL DONOSTIA

Nobu Hotel Donostia, Kontxako baidan. Euskal Belle Époque eta Japoniako minimalismoa, luxu dotorea eta esperientzia paregabeak, hiriko bihotzetik minutu gutxira.
HOTEL ONE SHOT TABAKALERA HOUSE

ONE SHOT TABAKALERA HOUSE HOTELA

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dagoen 4 izarreko hotel boutique honek eraikinaren izaera originalean inspiratutako barne-diseinu eroso eta esklusiboa du.
VILLA MAGALEAN HOTEL & SPA

VILLA MAGALEAN HOTEL & SPA

Luxuzko boutique hotel bat, spa eta wine bar-ekin, Hondarribiko alde zaharreko atarian dagoen etxe eder batean sortua. Harrera adeitsu eta arreta aparta eskainiko dizun lantaldea ingurune dotore batean eroso eta gustora sentí zaitezen.
LEONARDO HOTEL SAN SEBASTIAN

LEONARDO HOTEL SAN SEBASTIAN

Aiete auzoan ireki berri den hotela. Doako aparkaleku pribatua, sasoiko kanpoko igerilekua eta fitness zentroa ditu. Gainera, logelak azken belaunaldiko teknologiaz hornituta daude.
HOTEL TRES REYES SAN SEBASTIAN

TRES REYES SAN SEBASTIAN HOTELA

Miramonen kokatua, naturaz eta lasaitasunez inguratua, lan- edo turismo-egun baten ondoren behar den lasaitasuna eta ongizatea aurkitzeko, gimnasioarekin, kanpoko igerilekuarekin eta aparkaleku zabal batekin, hiriaren erdigunearekin oso konexio ona izanik.
LEONARDO BOUTIQUE HOTEL SAN SEBASTIAN

LEONARDO BOUTIQUE HOTELA

27 logelako hotela, Zurriola hondartzatik 2 minutura, Donostiako erdialdean. Zerbitzu guztiak biltzen ditu bertan. Ondo komunikatuta eta autobus eta tren geltokietatik 15 minutura.
HOTEL VILLA FAVORITA

VILLA FAVORITA HOTELA

Alde batetik, munduko itsas pasealeku ederrenetako bat; bizitza, argia eta itsasoa. Beste aldetik, XIX. mendeko villa baten intimitatea eta xarma. Bi Michelin izar, egun on batzuk eta txoko atsegin bat.
HOTEL ARBASO

ARBASO HOTELA

Donostiako erdigunean kokatuta dago, eta bertan euskal kutura eta tradizioak sentitu, dastatu eta bizitzeko etxea da Arbaso.
HOTEL AKELARRE

AKELARRE HOTELA

5 izarreko ostatu-esperientzia osoarekin eta luxuzko hotel batetik espero daitezkeen erosotasun guztiekin.
LASALA PLAZA HOTEL

LASALA PLAZA HOTELA

Lasala Plazan, bidaiariak art-hotelaren kontzeptu berritzaileaz gozatu ahal izango du. Kontzeptu hori eraikinaren sei solairuetan ikus daiteke, ezohiko erakusketa ibiltari bihurtzen baitira inguruneko museo adierazgarrienetako argazkiak, fototipiak, grabatuak eta lan artistikoak erakusteko asmoz.
SANSEBAY BOUTIQUE HOTEL

SANSEBAY HOTELA

Gozatu Donostiaz fatxada historikoa duen ostatu moderno batean, hiriaren bereizgarri den marinel esentzian inspiratuta.