Aisialdia

Museos

MUSEO SAN TELMO

MUSEO SAN TELMO

Donostiako hirigunean kokatua, San Telmo Museoa XVI. mendeko komentu domingotarra da, arkitektura garaikideko hedapenarekin. Euskal gizartearen eta kulturaren muinean murgiltzeko ibilbidea eskaintzen du.
MUSEO CHILLIDA LEKU

CHILLIDA LEKU MUSEOA

Chillida Lekun Eduardo Chillidaren obra-gorpusaren zati handiena eta adierazgarriena eta bere artxiboa biltzen da.
EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Ezagutu ezazu Zientziaren alderik jostagarriena! Eureka! Zientzia Museoan asko ikasiko duzu dibertitzen zaren bitartean! Museoak erakusketa iraunkor bat du, 8 areto tematikotan banatua, Planetario digitala, Animalia aretoa 20 animalia-espezie bizidunekin eta simulagailu-gela bat.
CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA

CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA

Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta jostuna, goimailako joskintzako sortzaile garrantzitsuenetakotzat jjotzen da. Getaria arrantzale-herrian jaio zen, 1895ean, Donostiatik 29 kilometrora. Bertan dago haren bizitza, lana eta estiloa omentzen dituen museoa.
AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

1908an sortuta. Aquariuma Donostiako portuan aurkitzen da. Bere hiru solairutan bisitariak 5.000 arrain baino gehiago ikusi ditzazke, sekulako ozeanarioa 360º-ko tunelarekin eta balearen eskeleto enblematikoaren museo bat.
ALBAOLA  ITSAS KULTUR FAKTORIA

ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA

Itsasontzi historikoak jendearen aurrean eraiki eta zaharberrituz, Pasaian (Gipuzkoa) kokatutako Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas ondarea berreskuratu eta balioan jartzen duen gune berritzailea da. Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoa publikoari irekita dago eta bere ezaugarri nagusiak dinamismoa, jardueren aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa dira.