Antolatu zure ekitaldia

Enpresa laguntzaileak

Donostia San Sebastián Turismoko Convention Bureauk tokiko 300 enpresa baino gehiago biltzen dituen sare zabala du, ekitaldi profesionalak antolatzeko bikaintasun eta kalitate konpromisoa dutenak.

Sare publiko-pribatu horri esker, ostalaritza, jatetxeak, kultura, zerbitzu audiobisualak, garraioa edo teknologia bezalako sektore desberdinetako enpresekin, laguntza integrala eskaintzen dugu ekitaldi profesional bakoitzaren arrakastan laguntzeko, eta esperientzia autentikoak sustatzen ditugu, Donostiaren nortasuna eta hiri honek duen atsegintasuna islatuz.