Ekitaldi-egoitzak

Egoitza bereziak

Donostiak txoko paregabeak ditu, izugarri eder eta bereziak, eta, beraz, aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen ditu bertan egiten diren ekitaldiak berdingabeak izateko.

Koktelak, galako afariak edo ongietorri-ekitaldiak paregabeko gertakizunak izango dira honako toki hauetako batean egiten badituzu: Kontxako Badia ospetsuaren pareko “cottage” ingeles batean, Donostian itsasoren ikuspegi berritua ematen duten eta gauez argiztatzen diren bi kubo zeharrargietako foyerrean edo Belle Epoque garaira eramaten gaituen eta urtero zinema-izar handiei harrera egiten dien hotel batean.
Teatro Victoria Eugenia

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia antzokia hiriaren erdi-erdian dago, eta Donostiako eraikinik bereizgarrienetako bat da.
Estadio Real Sociedad

Real Sociedad Estadioa

Futboleko lehen mailako partidetaz gain, diziplina anitzeko estadioa da, bertan hainbat jarduera egitea ahalbidetzeagatik.
Palacio Miramar

Miramar jauregia

Miramar Jauregia eraikin enblematikoa eta berezia da, eta Kontxako badiaren aurrean dago.
Aquarium

Aquarium

Aquariumeko Auditoriuma leku paregabea izan daiteke bilerak edo kongresuak egiteko, bai informalak bai itsasoarekin edo naturarekin.
Tabakalera

Tabakalera

Tabakalera 2003ra arte tabako-lantegi bat izan zen, eta 2015ean ateak berriro ireki zituen Kulturaren Nazioarteko Zentro bezala.
Museo San Telmo

San Telmo Museoa

Ingurune paregabean dago, Donostiako hirigune historikoaren erdi-erdian. San Telmo museoa bi garai historikotako ondoz ondoko bi eraikinetan dago: domingotarren XVI. mendeko komentu batean eta eraikin garaikide batean.
Hipodromoa

Hipodromoa

Lehen Mundu Gerran eraiki zen, Belgikan eta Frantzian ez zelako zaldilasterketarik egiten gatazkaren ondorioz.
Museo Cristóbal Balenciaga

Cristobal Balenciaga Museoa

Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta jostuna, goi-mailako joskintzako sortzaile garrantzitsuenetakotzat jotzen da.
Museo Chillida Leku

Chillida Leku Museoa

Eduardo Chillidak, Donostian jaiotako eskultore unibertsalak, galderaz beteriko lana egin zuen industria-labeetan.
Sidrerías

Sagardotegiak

Sagardotegi gehienak Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil herrietan kontzentratzen dira.
Bodegas de Txakoli

Txakolindegis

Ezagutu «Getariako txakolina» jatorri-dezureko mahastiak hazten diren eskualdea.
Convent Garden

Convent Garden

Maria Reparadora erlijiosoen komentu zaharrean dago (1905-2015), Kontxako hondartzatik oso gertu.
Albaola

Albaola

Espazio moldakorrak, ekipamendu osoa, itsasontziz sartzea, cateringa eta esperientzia gogoangarriak sortzeko bisita pribatuak ditu.

Ekitaldietarako egoitza gehiago

Zure ekitaldirako beste aukera batzuk ezagutu eta zure beharrizanetara ondoen egokitzen den espazioa aurkitu.