Zergatik Donostia

Donostia kongresu hiri izateko aukeratzeko arrazoiak

Donostia / San Sebastián, nazioarteko erreferentziazko MICE helmuga, berrikuntza, iraunkortasuna, euskal kultura eta bizi-kalitatea uztartzen ditu, itsasoaren eta mendien arteko ingurune paregabean. Jakin ezazu zergatik den hiri ezin hobea inpaktua eta ondarea duten biltzarrak, bilerak eta ekitaldiak antolatzeko.

1. Gizaki-neurriko hiria

Hiri atsegin eta irisgarria, itsasoaren parean eta mendiez inguraturik, Frantziako mugatik 20 kilometrora. 190.000 biztanlerekin, tamainak eta bizi-kalitateak oso leku eroso, segurua eta erakargarria bihurtzen dute ekitaldi profesionalak ospatzeko.

2. Passion for knowledge – Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria

Donostia / San Sebastián indarrez ari da kokatzen munduko zientzia eta berrikuntzaren mapan: nazioartean garrantzitsuenak diren 200 hiri zientifikoen artean dago, eta Espainian laugarren postuan kokatzen da Nature aldizkariaren arabera. Hirian, 1.000 biztanleko 22 ikertzaile daude —Estatuko batezbesteko 4,6 baino askoz gehiago—.

Urtero BPGaren %3,7 inbertitzen da I+G+b arloan —Europako batezbesteko %2,27 baino handiagoa—, hau da, 365,4 milioi euro urtean. Horrez gain, berrikuntzan aktibo diren 124 enpresak eta 6.800 profesional espezializatuk —%46,6 emakumeak— osatzen dute tokiko ekosistema. Era berean, hiriko enpleguaren % 35 ezagutzan intentsiboak diren sektoreetan kontzentratzen da, eta horrek agerian uzten du tokiko ehun ekonomikoa balio erantsi handiko jardueretara bideratzen ari dela.

3. Helmuga jasangarria

Donostia Green Destination ikurraren pean, Donostiak turismoaren kudeaketa jasangarriaren alde egiten du, biztanleen bizi-kalitatea bermatzeko: biztanleko 21 m² berdegune —OMEren batezbestekoaren gainetik—, Zero Plastik proiektuak ostatuekin, Donostia Hondakinik Gabe ekimenak sektore ezberdinetan, garraio publiko eraginkor eta ingurumenarekiko errespetutsua, tokiko eta sasoiko produktuan oinarritutako gastronomia, uraren kalitate bikaina, eta abar.

4. Euskal kulturaren esentzia

Donostiak euskal kulturaren funtsa adierazten du, milaka urteko sustraiak dituen tradizioa. Euskara —Europako hizkuntzarik zaharrena eta jatorri ezezagunekoa— identitate bakarraren sinboloa da. Hirian bizirik mantentzen dira tradizioak, hala nola euskal dantzak, bertsolaritza edo herri kirolak, eta horiei gastronomia zaindu eta nazioartean aitortuak egiten die lagun.

5. Bileretarako helmuga eta ondarea

Hiriak sendotu egin du kongresu-hirien artean duen posizionamendua, eta estatuko zazpigarren postuan kokatu da 2024ko ICCA sailkapenean, nazioarteko izaerako topaketa profesionalak hartzeko duen gaitasunagatik nabarmenduta, batez ere zientziarekin, teknologia-industriarekin eta bioosasunarekin lotutako gaietan.
Donostia benetako, bereizgarri eta kalitatezko esperientziak bilatzen dituzten ekitaldi profesional eta enpresa-topaketetarako eszenatoki ezin hobea da, espazio berezien eta abangoardisten arteko oreka, kalitate handiko MICE zerbitzu profesionalak, tokiko berrikuntza-ekosistema eta benetako esperientziak eskainiz.
Donostian, ekitaldi bakoitza aukera bat da balioa sortzeko, talentua eta ezagutza erakartzeko, tokiko garapena sustatzeko eta hirian ondare positibo eta iraunkorra uzteko.